XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gizateriak orain dela milaka urte jadanik somatzen zuen gure adimenak zenbait zati zituela.
Antzinako egiptiarren Kak, erlijio askotako arimak eta abarrek hori adierazten dute.
Beti jakin izan dugu gure barnean indar misteriotsu eta ezkutua dugula eta askotan obeditu egin behar diogula.
Gaur egun zientzilari askok dioenez, gure bizitza psikikoa ez dago
Gainera kontzientea zati nagusia ere ez da.
Ezagutzea ez da erraza, gure zentzuetatik ezkutuan mantentzen delako.
Sumendiaren antzekoa da.
Barnea inork ez dezake ikus, baina hortik ateratzen denagatik dakigu nolakoa den.
Gure kontzientearekin konparatzen badugu, inkontzientea, unibertsoa bezalaxe, infinitua da.
Gure bizialdian zehar metatu dugun informazio guztia zehatz-mehatz jasorik dauka.
Baina gorputz fisikoa milaka eta milaka urteko eboluzioaren emaitza den bezalaxe, gure inkontzienteak eboluzio-prozesu horretako funtsezko esperientzia jasotzen du.